XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. Hezkuntza

Etorkinentzako programa berezirik ez badago ere, Estatu espainoleko hezkuntza-sistema nolakoa den eta titulazioak nola lor daitezkeen azalduko dugu, heziketa gizarteratzeko modu garrantzitsua da eta.

2.3.1. HEZKUNTZA-SISTEMAK

A. Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO)

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) derrigorrezkoa da espainol guztientzat, sei eta hamahiru urte bitartean; edozein enplegu-mota eskaintzean, beraz, enpresariak eskola-graduatua edo eskola-ziurtagiria eska dezake.

Eskola-graduatuko titulua OHOko zortzi mailak gainditu eta gero ematen da; osterantzean, eskola-ziurtagiria ematen da.

Bata zein bestea (UOHEI) Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Espainiako Ikastegiaren bitartez eskura daiteke, ikastetxe batera joaterik ez dagoenean, edozein arrazoi dela eta.

Eskola-Graduatuko tituluak hurrengo ikasketa hauek jarraitzeko eskubidea ematen du: BBB (batxilergo bateratu balioanitza), lehen mailako lanbide-heziketa, arte aplikatuak eta arte-lanbideak, musika, hizkuntzak, arte dramatikoa eta dantza.

Eskola-ziurtagiriak lehen mailako lanbide-heziketara sartzeko aukera ematen du.

OHOn bezala, edozer dela ere, BBB eta UBI irakasten duten ikastetxeetara joaterik ez dutenek urrutitik egin ahal izango dute, (UOHEI) Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Espainiako Ikastegiaren bitartez.

Gainera, lanean eta, aldi berean, BBB edo UBI ikasten ari direnek gauez ikasi ahal izango dute herri-ikastetxeetan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta udaletako Gizarte-Ekintzako Sailek ikasteko bekak eta laguntzak banatzeko programak dituzte.

Era berean, zentro bereziak ere badituzte: PAT (Pedagogi Aholkutegiak), Psikopedagogia Zentroak, Lanbide-Hastapena, Gizarteratzeko Programak (eskolatu gabeko 16 eta 19 urte bitartekoentzat), e.a., gazte, baztertu, birgaitu, eta abarri nondik nora jo irakatsi eta ikasketak eta prestakuntza eskaintzeko.